Detalls del llibre
Dashwood jauna hil da. Bere emazteak, Dashwood andreak eta bere hiru alabek, Elinor, Marianne eta Margaretek, familiaren etxea utzi behar dute, bere anaiordekoak jarauntsi baitu bere ondarea, John Dashwoodek. Honen emazteak, Fannyk, ez ditu Dashwood andrea eta bere alabak begi onez ikusten. Bestalde, Elinor Edward Ferrarsengandik, Fannyren anaiarengandik, erakarria sentitzen da. Orduan etxez aldatuko dira, landan dagoen Sir John Middeltonek eskainitako etxetxo batera. Bertan Brandon koronela, Jennings andrea eta, beraien pasiera batean, Willoughby gaztea ezagutuko dituzte. Zentzua eta sentiberatasuna liburuak, liburuan zehar ezagutuko ditugun pertsonaien bitartez, giza harremanei buruzko istorio polit eta interesgarria kontatzen digu. Harreman hauek, eskuzabaltasun eta maitasunari esker, bere protagonistak bateratzea lortuko dute.ZER DA KALAFATE? KALAFATE ospe handiko idazle eta irakasleek egokitutako klasiko unibertsalen bilduma da. Hizkuntzaren eta antolaketa tipografikoaren aldetik, Irakurketa Errazaren printzipioak jarraitzen ditu eta zailtasunik gabe literaturaz gozatzea eta ikasketa, emozio, dibertimendu eta ezaguera iturri amaigabe bezala erabiltzea baimentzen du.IE ezaugarriekin idatzitako liburuek IFLAk (International Federation of Library Associations and Institutions) zehazturiko arauak betetzen dituzte eta irakurketa zailtasunak dituzten pertsonentzat material egokiak dira. Hau Lectura Fácil Euskadi Irakurketa Errazak ziurtatzen du. Informazio gehiagorako: www.lecturafacileuskadi.net
Llegir més - Autor/a AUSTEN JANE / JEANNIN MAGALI
- ISBN13 9788409069200
- ISBN10 8409069202
- Pàgines 122
- Any Edició 2018
- Fecha de publicación 03/12/2018
- Audiència General / Comerç
- Rang Edat d'interès, anys Des de 13 Fins a 99
Ressenyes i valoracions
Zentzua eta sentiberatasuna
- De
- AUSTEN JANE / JEANNIN MAGALI
- 9788409069200



