Detalls del llibre
Bizitzak hala nahi izan duelako joan da Gaia ?hogeita bost urteko neska gaztea? Colchester hirira, lanera. Euskal Herriaren eta Erresuma Batuaren artean kokatzen da istorioa, eta Gaiak Heleni bidalitako eskutitzek gauzatzen dute kontakizuna, distantzia hori laburtuz. Lagun zaharrak, lagun berriak, amodio zaharrak, amodio berriak Bizitza berri bati ekin nahi dio Gaiak, baina ez du atzean utzi duen altxorra ahaztu nahi.
Astean bat, bi, hiru... eskutitzen bidez kontatzen dio lagunari bere bizitza berria; lagun berriak, Euskal Herriarekin gordetzen duen harremana, Anderrekin duen harremana... Urte betean zehar idatzitako eskutitz hauek Gaiaren bizitza kontatzen dute sinpleki; harremanetan oinarritutako bizitza, sentipenak, bizipenak
Gazteei eskainitako liburu bat da; eskutitzen bidez idatzita egonik, irakurterraza eta oso dinamikoa egiten da. Amaiera arte ez da trama guztia argitzen, eta eserialdi bakar batean irakurri nahiko ditu irakurleak eleberriko eskutitzak.
Maitasunak eta heriotzak zeharkatutako liburua da esku artean duzuna, irakurle.
- Enquadernació Butxaca
- ISBN13 9788491093220
- ISBN10 8491093222
- Pàgines 112
- Any Edició 2018
- Fecha de publicación 05/06/2018
- Alto 205 mm
- Ancho 140 mm
- Audiència General / Comerç
- Rang Edat de lectura, anys Des de 12 Fins a 16
Ressenyes i valoracions
Zein usain dute oroitzapenek?
- De
- |
- EREIN (2018)
- 9788491093220



