Detalls del llibre
Zorigaitz sinple batetik sortzen da elkarrengandik ikasteko eta elkar aberasteko aukera euriak bustitzen duen hegazti familia baten etxean. Umeek batak besteagandik ikasiko dute, ama jakintsu bat izango dute, gainera, laguntzeko. Sinpletasunetik abiatuta, «Xirimiri» album ilustratuak istorio zirkular bat kontatuko du, gizarte indibidualista honen nolabaiteko metafora bat sortuz, elkarbizitzatik eta elkartasunetik komunikazioa eta kolektibotasuna hobetzeko ideiarekin.Bokalak, Fernando Pérez Hernandok, jolasteko baliabide bihurtzen ditu, hitzak deszifratzeko irakurleen gaitasuna suspertuz, eta bost zeinu eta soinu horiek gure hizkuntza artikulatzeko duten garrantzia nabarmenduz. Egileak joko foniko bat planteatzen du, protagonista bakoitza bokal batekin loturik.Narrazioaren ikuspegitik, ipuinak egitura metatzailea du. Grafikoki, oso xumea da baliabide aldetik. Eszenatoki bakar batean gertatzen da, eta plano desberdinen bidez aurkezten dira pertsonaia atseginok. Orrialderik orrialde umorea gehituz doa eta amaierak irribarrea eragiten du, borobila da.
Llegir més - Enquadernació Tapa dura
- Autor/a Fernando Pérez Hernando
- ISBN13 9788491722656
- ISBN10 8491722653
- Pàgines 36
- Fecha de publicación 09/05/2026
- Alto 225 mm
- Ancho 225 mm
- Peso 330 g
Ressenyes i valoracions
XIRIMIRI
- De
- Fernando Pérez Hernando
- |
- Pamiela argitaletxea (2026)
- 9788491722656



