Detalls del llibre
Portugalgo ahozko ipuin baten egokitzapena dugu istorioa, haur txikientzat ezagunak diren ipuin kateatuen familiakoa. Ahozko baliabide estilistikoak erabiltzen ditu: dela errepikapena, dela onomatopeia edota ekintzen erritmo jarraitua. Aipagarriak dira, bestalde, Óscar Villan-en marrazkiak, guztiz originalak eta espresionistak direnak. Orrietan kolore bera errepikatzen da (testu errepikagarriarekin batera), eta halako ukitu pertsonalizatua ematen die, nola testuari hala liburuari. Ipuin dibertigarria, katartikoa eta haurrengan barrea eragingo duena berehala. Batetik, istorioan agertzen diren errimak oso dibertigarriak direlako; eta bestetik, irrigarriak direlako inurria bezalako pertsonaia txikiak pertsonaia boteretsuaren aurrean erabiltzen dituen estrategiak, barre algarak sortzeko modukoak. Ilustrazio sari nazionala lortu zuen liburuak 1999 urtean. Album arrakastatsua, burutsua, barregarria eta itsu-itsuan erostekoa.
Llegir més - Enquadernació Tapa dura
- Autor/a Xose Ballesteros
- ISBN13 9788476818237
- ISBN10 8476818238
- Pàgines 32
- Fecha de publicación 17/01/2024
- Col.lecció TAMAINA HANDIA
- Alto 220 mm
- Ancho 220 mm
- Peso 310 g
Ressenyes i valoracions
Untxitxo txuria
- De
- Xose Ballesteros
- |
- Pamiela argitaletxea (2024)
- 9788476818237



