Detalls del llibre
Pello Lizarralde kontalari berezia da. Ez ditu bere ahaleginak ahituko narrazioaren errenkari jarraika; Pello Lizarraldek bai baitaki hura baino interesgarriagoa dela narrazioaren atmosfera kutsatzea, astuntasun edo arintasun giroa irakurleari sentiaraztea. Horixe lortu zuen Sargori (1994) deritzan narrazioak: sargoriaren astuntasuna aleka jasanaraztea. Oraingo honetan alderantziz gertatzen da, giroaren eta narrazioaren eraiketa xehetasunez bete eta zehatza isilaldi arinen gainean kulunkatzen da: Un ange passe. Eta, hala ere, isilaldi edo esan gabeko horietan kondentsatzen da narrazioaren funtsa. Hitzik gabeko edo aipamenik gabeko hari iheskor horiexetan hartzen dute oin urtaroen kadentzian eratutako lau narrazioek. Ezdeusak diruditen hari horiek, ordea, erabat baldintzatzen dute Pello Lizarralderen narrazio liburua. Narrazio hauetan bada literatura munduko oihartzun ugari, ala nola Melvilleren Moby Dick edo Tobias Wolfen ipuinena, Tabucchiren eta Calvinoren lanena edo Antero Quentalen poemena.
Llegir més - Autor/a PELLO LIZARRALDE
- ISBN13 9788475687643
- ISBN10 8475687644
- Pàgines 120
- Grosor 10 mm
- Any Edició 1998
- Fecha de publicación 01/06/1998
- Alto 205 mm
- Ancho 130 mm
- Peso 170 g
- Audiència General / Comerç
Ressenyes i valoracions
Un ange passe. Isilaldietan
- De
- PELLO LIZARRALDE
- |
- EREIN (1998)
- 9788475687643



