Detalls del llibre
2014ako uda da. Irakeko Kurdistanera bidaia egin du egileak, kazetari gisa, Saddam Hussein kanporatu ostean lurralde horrek autonomia zabal bat bereganatua duenean, kurduak beren buruaren jabe nola moldatzen diren ikusteko eta munduari kontatzeko pasatako oinazeak eta momentuan bizi dituzten itxaropen eta zailtasunak: errefuxiatu- eremuetako istorioak, emakume arkeologo baten ametsak, zahar eta gazteen abenturak, gizon nahiz emazteen pozak eta nekeak berdez pintaturiko basamortuanà Alabaina, bera han dela gertatu da Estatu Islamiarraren ofentsiba, eta hasierako asmoak aldatuta gerrako erreportaje-sorta bat egin behar du orduan kazetariak, frontetik oso hurbil baina borroka horren nondik norakoak ikusi gabe. Munduko minoria nazional handienaren bizi-nahi eta bizi ezinaren kronika fresko eta indartsua, gertakarien lekuko zuzen batek kontatua.
Llegir més - Autor/a Zekine Türkeri
- ISBN13 9788490274323
- ISBN10 8490274320
- Any Edició 2018
- Fecha de publicación 01/03/2018
Ressenyes i valoracions
Uda batez Kurdistanen
- De
- Zekine Türkeri
- 9788490274323



