Detalls del llibre
Aurreko mendeko laurogeiko hamarkadan gaude. Hemerotekan-eta berunezko urtetzat ezagutzen diren haietan. Iparraldean, ETAko iheslari errefuxiatuek aterpe bilatzen dute, eta hori baino gehiago ere bai. Hegoaldetik ihesi joandakoez gain, Iparraldeko militanteak ere badira erakundearen sareetan, baita hainbat komando aktibotan ere. Horien artean, luzaroan ibiltari aritutako komando bateko kideak dira eleberriaren protagonista nagusiak. Ez bakarrak, ordea.Protagonista baitira, halaber, komandoaren ekintzek sorturiko biktima ugariak. Protagonista dira sarraskiek eragindako erreakzio askotarikoak, gorrotoa, etsipena, dolua, tristura, sufrimendua?Protagonista dira, halaber, batzuen eta besteen argudio eta kontrargudioak, gezur itxurako egiak, egia itxurako gezurrak.Protagonista da, funtsean, giza kondizioa, bere loriak eta miseriak agerian.Fikzioa baita, maiz, kronika modurik zintzoena.
Llegir més - Enquadernació Butxaca
- Autor/a Itxaro Borda
- ISBN13 9788498685336
- ISBN10 8498685338
- Pàgines 294
- Any Edició 2019
- Fecha de publicación 26/09/2019
- Alto 205 mm
- Ancho 140 mm
- Peso 400 g
Ressenyes i valoracions
Susmaezinak
- De
- Itxaro Borda
- |
- Alberdania (2019)
- 9788498685336



