Detalls del llibre
Ohiz kanpoko nobela da Suite frantsesa, ohiz kanpoko egoeran idatzia. Maisuki erakusten du xx. mende erdialdeko Europaren tragedia. Nobelak alderdi autobiografiko ukaezina du, eta alemaniarrak Parisen sartzekobezperetan hasten da, kezka giro betean. Lehen bonbak lehertzen direlarik, milaka familia irteten da bideetara,autoz, bizikletaz edo oinez. Némirovskyk hor erakusten du maisutasuna, giro hori deskribatzen. Eszenak dirahunkigarriak batzuk, isekagarriak beste batzuk bidean bata bestearen atzetik irakurtzen ditugunak. AlemanekFrantzia hartu ahala behera dator ordu arte nagusi zen ordena. Gorrotoak pizten dira, baina baita maitasunhistoria ezkutuak eta kolaborazionismorik lotsagarriena ere.Bidea galdu duen herri bati atera zion argazkia Némirovskyk. Okupazio garaiari buruz idatzi den fikziolanik egiantzekoena. Argitasunez idatzia, sentimentalismorik gabe, bere borreroen eskuetan jarri zuen gizarteaulertu nahian idatzia.Eleberriaren sorrera aztertzen duen aurkezpen bikain batekin aberastuta, Suite frantsesaren bertsioberri honek, garratzago eta zirraragarriagoa, eleberrigile gupidagabe eta zorrotza erakusten du, gizakiarenahuleziak atzematen trebea, eta haren jokabide okerrenen lekuko eta, aldi berean, fede-emailea.
Llegir més - Enquadernació Butxaca
- Autor/a Irene Nemirovsky
- ISBN13 9788498687095
- ISBN10 8498687098
- Pàgines 480
- Any Edició 2023
- Fecha de publicación 24/01/2023
- Idioma Castellà
- Alto 235 mm
- Ancho 150 mm
- Peso 600 g
Ressenyes i valoracions
Suite frantsesa (Bertsio argitaragabea) (Castellà)
- De
- Irene Nemirovsky
- |
- Alberdania (2023)
- 9788498687095



