Detalls del llibre
San Frantziskoko Afrika Txikia da berriz ere gure igarle-detektibearen ibileren lekuko. Aurreko bere bizimodu hondatua konpontzeko asmoz, bere betiko harremanak berreskuratzen hasten da (Sa Kene, Osman, Aliou, Xihab). Gogorra da paperik gabekoen eguneroko bizimodua amestutako ôParadisoanö, klandestinitatera kondenatuta, ihesi ateratzeko aukerarik gabe. Mantenua eta etxea bermatzeko lehian bitartekoak falta dituzte eta xenofobia sobera dute inguruan. Horri erantsi behar zaio poliziak ez harrapatuak izateko paranoia, deportazioa ekarriko bailuke berehala, esperantza bila irten ziren leku berberera, alegia txirotasunik handienerako itzulia. Gauza bat bakarra dago beltzagoa: koakzioa. Indarrez poliziaren laguntzaile bihurtzea, inguruan bera bezalako egoeran dabiltzanak salatzera behartuko dutelako.Arretxe saiatua da orain baino lehen ere emigrazioaren azpimunduaren deskripzioa egiten, æikustenÆ ez diren horien eguneroko bizimodua bistaratzen, eta hori dena hizkuntza bizkor dinamiko eta gordinarekin.
Llegir més - Enquadernació Butxaca
- Autor/a Jon Arretxe
- ISBN13 9788491091707
- ISBN10 849109170X
- Pàgines 232
- Any Edició 2016
- Fecha de publicación 29/11/2016
- Alto 205 mm
- Ancho 135 mm
- Peso 310 g
Ressenyes i valoracions
Sator lokatzak
- De
- Jon Arretxe
- |
- EREIN (2016)
- 9788491091707



