Detalls del llibre
Urtetan bildu dira Benito Lertxundi, Pako Aristi eta Mikel Markez: hilero-hilero, bakoitzaren herrian txandaka, lasai bazkaldu eta bazkalondo luzean hitz-aspertu bat izateko, honetaz eta hartaz. Aristi eta Markez pribilegiatuak sentitu ziren, Benito intimo eta hurbil bat ezagutzeko aukera izan zutelako, oso jende gutxik bezala,eta pentsatu zuten solasaldi haietan oinarrituta liburu bat egitea.Hainbat gai agertzen dira orriotan barrena: musika, noski, baina horrekin batera bizitza eta heriotza, Euskal Herriaren izatea eta munduaren zentzua edo zentzurik eza... Horien guztien bitartez deskubrituko dugu Lertxundi desberdin bat: hausnarketaren eta esperientziaren bitartez pentsamendu propio eta berezia landuduena, bizitzaren aurrean jarrera pertsonala hartzen eta koherentziaz jokatzen jakin duena.Kantari liluragarria dugu Benito Lertxundi, bere doinu magiko eta ahots sentsualari esker euskaldun jendeari gozarazi eta amets eragin diona hainbat belaunaldiz. Horrez gain, pentsalari original eta sakon bat aurkezten digute Aristik eta Markezek, nork bere estiloan: pasadizoz eta gogoetaz, Benitok iradokitakoei beren errotakoalea erantsiz, sei eskutara idatzitako obra eder eta gogoangarri bat egiteko.
Llegir més - Enquadernació Butxaca
- Autors Pako Aristi Urtuzaga, Mikel Markez Ibarguren
- ISBN13 9788497839914
- ISBN10 8497839919
- Pàgines 264
- Any Edició 2012
- Fecha de publicación 01/04/2012
- Alto 210 mm
- Ancho 160 mm
Ressenyes i valoracions
Plazer bat izan duk, Benito!
- De
- Pako Aristi Urtuzaga, Mikel Markez Ibarguren
- |
- Elkar (2012)
- 9788497839914



