Detalls del llibre
Orain arte, kabuxak izeneko idazlan-sorta honetan Donostia zaharreko txoko, ohitura eta pertsonaien ikuspegi berezia eskaintzen digu Ramon Intzagaraik. Bere begi zorrotzari esker kaiko arrantzaleen giroa ezin hobeto jasota aurkituko dugu: arrain-saltzaileen arteko lehia, turisten garraioan dabiltzan batelarien komediak, ekaitzaldiko ikarak, barealdiko poza. Harresi zaharra zutik zegoen garaiko kaletarren gorabeherak ere kontatzen dizkigu, kaleen historia, plaza berriko inauteriak, estropadak, pilota-jokoa... Hizkuntza egin berriaren usain gozoa dakarkigu, hitzen hotsekin jostatuz, han eta hemen kriskitinak jarriko balitu bezala. Bere idazkeran ez dago erretorika hanpaturik, ezta zintzilikarioz beteriko joskerarik ere. Hizkera aberats eta landua da berea, modernoa, irudimentsua, alaia, tanta umoretsuz zipriztindua, xehetasunez jantzia.
Llegir més - Enquadernació Butxaca
- Autor/a RAMON INTZAGARAI BASTERRENA
- ISBN13 9788498680423
- ISBN10 8498680425
- Pàgines 176
- Any Edició 2008
- Fecha de publicación 01/01/2008
- Alto 215 mm
- Ancho 135 mm
- Peso 320 g
Ressenyes i valoracions
ORAIN ARTE KABUXAK
- De
- RAMON INTZAGARAI BASTERRENA
- |
- Alberdania (2008)
- 9788498680423



