Detalls del llibre
Uharte sekretu batean edo loriazko hiriren batean dagoen altxorraren bila doazen abentureroen espiritu euforikoaz, horrela abiatzen da Irati Jimenez saiakera liluragarri eta ezohiko honetan literaturaren lurral¡deetan barna, Harkaitz Canoren Neguko Zirkua ipuin-bilduman dagoen ezkutuko eleberriaren bila, literatura maite duten irakurle guztien gozamenerako. Intri¡gazko nobela baten gisara proposatutako analisi literarioa daukazue esku artean, gure ipuingintza garaikidean mugarri den liburu baten eta egile baten literaturaren bihotzera egindako bidaia harrigarria. Ogia eta zirkua honetan literaturaren ezagutza sakona islatzen duen akrobazia miresgarria egin du Jime¡nezek, bere narratibazko lanetan erakutsitako estilo oparo eta dotoreari uko egin gabe. Emaitza, euskal literaturak eman duen saiakera literariorik berezienetakoa duzue, irakurleak liburu batekin, liburu horretan dagoen liburuarekin eta literaturarekin berarekin maitemintzeko modukoa.
Llegir més - Enquadernació Butxaca
- Autor/a Irati Jimenez Uriarte
- ISBN13 9788491097693
- ISBN10 8491097694
- Pàgines 176
- Any Edició 2021
- Fecha de publicación 17/09/2021
- Alto 225 mm
- Ancho 140 mm
- Peso 280 g
Ressenyes i valoracions
Ogia eta zirkua
- De
- Irati Jimenez Uriarte
- |
- EREIN (2021)
- 9788491097693



