Detalls del llibre
Euskaraz oso gutxi landu den generoa da oroitzapen liburuarena; Xabier Mendiguren Elizegi ere ez da bizitza oparo eta luzea gogoratzen hasteko bezain zaharra, baina aitorkizun-liburu bat egin du oraingoan. Zehatzago esanda, berak 14-18 urte zitueneko garaia oroitu eta kontatu digu, 1978-1982 bitartekoa hain zuzen ere. Zalantza-garaia izan ohi da adoleszentzia edo nerabezaroa, eta giro horretan sartu da Mendiguren, orduko bere duda-mudak, beldurrak eta ezinak modu aski gordinean plazaratuz. Hortik "Nerabearen biluzia", aldi berean biluzte-ekintza eta gaztetxoaren ziurgabeziazko egoera adierazten dituena. Garapen eta heltze prozesua ere bada nerabearena, eta bere bilakaera kontatzen digu egileak, hainbat alorretan: erlijioa, politika, amodioa, literatura... Idealismo lañoa eta zinismo goiztiarra eskutik helduta doaz liburuko pasadizoetan, etengabeak dira kontraesanak eta baita mundua lehenengoz ikusten duenaren deskubrimenduak ere
Llegir més - Autor/a Xabier Mendiguren Elizegi
- ISBN13 9788483315569
- ISBN10 8483315564
- Pàgines 132
- Any Edició 1999
- Fecha de publicación 01/01/1999
- Alto 210 mm
- Ancho 125 mm
Ressenyes i valoracions
Nerabearen biluzia
- De
- Xabier Mendiguren Elizegi
- |
- ELKARLANEA (1999)
- 9788483315569



