Detalls del llibre
Txirrindularitza-lasterketa bat izatetik harago, Tourra nazio harrotasuna eta identitateak sustatzeko tresna bat izan da sorreratik beretik, 1903tik. Berehala bihurtu zen frantses nazioko kirol-ekitaldirik ezagunena, gero eta estaldura mediatiko zabalagoa erakarriz, halere, frantsesek lasterketa gobernatzeko izan dituzten moldeak aldatu egin dira mende pasatxoan, gizartearen tentsioek eta gatazkek hartaratuta. Kazetaritza-lan honetan, Tourraren historia kontatzen zaigu prentsaren eta naziotasunaren ikuspegitik. Beste kirol-ekitaldi batzuk baino nabarmenago, XX. mendeari zentzua emateko balio izan du Tourrak, hainbat gai arantzatsu tarteko: esate batera, klase-harremanak, genero-rolak, gizarte-kohesioa, batasun nazionala, lanaren izaera eta osasun publikoa. Horrela, prentsa idatziaren azterketa xehearen eta aditu zein arituen lekukotzen bitartez, agerian geratuko da hedabideek sortutako irudiek eta bultzatutako mezuek zer-nolako eragina izan duten nazio-identitateen eraikuntzan eta deseraikuntzan.
Llegir més - Enquadernació Tapa dura
- Autor/a XABIER FERNANDEZ MONJE
- ISBN13 9788419319579
- ISBN10 8419319570
- Pàgines 200
- Any Edició 2023
- Fecha de publicación 01/01/2023
- Col.lecció Orreaga
- Peso 250 g
Ressenyes i valoracions
NAZIOEN TOURRA
Kazetaritza, identitatea, kirola
Llegir més - De
- XABIER FERNANDEZ MONJE
- |
- Txalaparta, S.L. (2023)
- 9788419319579



