Detalls del llibre
Jose Miguel Etxeberria Alvarez ôNaparraö, Komando Autonomo Antikapitalistetako militantea eta Iparraldean errefuxiatua, 1980ko ekainaren 11n desagertu zen, norbaitek bahitu eta eraila. Ordutik ez da haren gorpurik agertu, ez desagerketaren egileez edo xehetasunez berri zehatzik jakin. Jon Alonsok, era bateko eta besteko iturrietara joz, ikerketa zabal eta sakon bati ekin dio, kasu horretaz dakigun guztia biltzeko, baita suma dezakeguna iradoki eta ilunpean dagoena gogorarazteko ere. Naparra kasuaz hitz egitean, baina, gutxien-gutxienez bi kasu hartu behar ditugu aintzat: bata, indarrez desagerrarazi zuten borrokalari gazte, argi eta kementsuaren historia lazgarria; eta bestea, semearen (eta anaiaren) arrastoaren bila berrogei urtez batera eta bestera joz eta askotan bakardadean, modu nekaezinean jardun duen familiaren historia, aurrekoa bezain lazgarria edo agian lazgarriagoa. Biak landu eta jorratu ditu egileak Tene Mujika sariaren laguntzaz idatzitako lan honetan, gure memoria argituz eta astinduz; izan ere, noizbait denontzat bizigarria izango den herri bat eraikiko badugu, bidean gertatu diren izugarrikeria guztiak hartu beharko baitira gogoan.
Llegir més - Enquadernació Butxaca
- Autor/a Jon Alonso Fourcade
- ISBN13 9788490278956
- ISBN10 8490278954
- Pàgines 352
- Any Edició 2020
- Fecha de publicación 20/10/2020
- Alto 210 mm
- Ancho 160 mm
Ressenyes i valoracions
Naparra. Kasu irekia
- De
- Jon Alonso Fourcade
- 9788490278956



