Detalls del llibre
Kiosko bat Benidormen, hondartzako pasealekuaren aurrean, garai batean egunkariz eta bezeroz mukuru, gaur egun ahazturaren eta dekadentziaren ikur bihurtua. Eta bertan bi emakume lanean, goiz eta arratsaldeko txandetan: Pilar, XX. mende erditsuan kioskoa ireki zuen arrantzalearen alaba, ahizpa zahar elbarriarekin bizi dena, eta neska gazte bizkaitar izenik gabeko bat, udan lantxo bat izateko hara joana, bere barruko lainoengandik ihesi akaso. Bi bakardade paraleloren kontaketaren bidez, egungo gizartearen erretratu zorrotz bat egiten du egileak: identitate lausoak, harreman zehaztugabeak, helburu eta esperantza argirik gabe noraezean ibiltzeaà Lizar Begoñak begirada eta estilo propioak erakusten ditu Igartza sariari esker idatzitako bere lehenengo eleberri honetan.
Llegir més - Enquadernació Butxaca
- Autor/a LIZAR BEGOÑA MADARIAGA
- ISBN13 9788413603551
- ISBN10 8413603552
- Pàgines 128
- Any Edició 2024
- Fecha de publicación 01/01/2024
Ressenyes i valoracions
MUNDU ZITALAREN KONTRA
- De
- LIZAR BEGOÑA MADARIAGA
- |
- Elkar (2024)
- 9788413603551



