Detalls del llibre
Duela urte batzuk Hasier Arraiz euskal politikan aurrera samar aritu zen. Oraingoan, bere eskutik datorkigun liburuan, euskal literaturan eratutako azken narratzaile belaunaldiarekin topo egingo du irakurleak, baita literatura (eta kultura oro har) ulertzeko modu zehatz batekin ere. Arraizek pentsatzen baitu kultura ere errealitateari aldaketak eragiteko eremua izan daitekeela. Horregatik aztertzen du saiakera honetan kontakizun garaikideek euskal subjektibitateetan duten garrantzia.Hala, Arraizek gero eta arrotzagoa zaigun mundu hau ulertzeko eta azaltzeko euskal ikuspegi baten bila egiteko bidea proposatzen digu, horretarako azken hamarraldietan gure gizartearen baitan indarkeriek hautsi dituzten zubiak berreraikitzeko lana eginez eta komunitate gisa marrazten gaituzten ezaugarriak eraberrituz. Eta bide hori egiteko, idazleak iradokitzen digu literatura (eta kultura) ibilgailua ez bada, bidaide ezin aproposagoa izan daitekeela.
Llegir més - Enquadernació Butxaca
- Autor/a HASIER ARRAIZ BARBADILLO
- ISBN13 9788491093381
- ISBN10 8491093389
- Pàgines 296
- Any Edició 2019
- Fecha de publicación 27/05/2019
- Alto 225 mm
- Ancho 140 mm
- Peso 510 g
Ressenyes i valoracions
Maitasun keinu bat besterik ez
- De
- HASIER ARRAIZ BARBADILLO
- |
- EREIN (2019)
- 9788491093381



