Detalls del llibre
Pello goseak ernatu du. Etxean zegoela ari zen ametsetan, eta bildots izterra, amak prestatua, mau-mau iresten ari zela. Ezpainak milikatu ditu bildotsaren zaporea ez galtzeko, baina ez, ezpainetan, ahoan, ezaren zapore ozpina baizik ez da.Sumindua, begiak ireki ditu.Eguzkiak ez du oraindik zelaiaren zabala argitu. Inguruan, hots bakarra haizearen txistua da. Pelloren ondoan, Mixel eta Pettiri zurrungaka daude beti. Haiek iratzarri gabe, kanpamendu ondoko errekaskara abiatu da edan-garbiketak egitera. Tripak marmarka ari zaizkio. Laugarren eguna dute jan gabe. Hala segituz gero, zaldia eta mandoa eraman beharko dituzte zartagira, baina animalia horien laguntzarik gabe nekez ailegatuko dira Kaliforniara. Eta haiek Kaliforniara iristeko asmoz utzi zuten Euskal Herria eta Amerika honetara etorri.
Llegir més - Enquadernació Butxaca
- Autor/a Aingeru Epaltza
- ISBN13 9788491720829
- ISBN10 8491720820
- Pàgines 176
- Any Edició 2019
- Fecha de publicación 29/03/2019
- Col.lecció GAZTE LITERATURA
- Alto 190 mm
- Ancho 130 mm
- Peso 210 g
Ressenyes i valoracions
Lur zabaletan
- De
- Aingeru Epaltza
- |
- Pamiela argitaletxea (2019)
- 9788491720829



