Detalls del llibre
Hona hemen Deustuko Unibertsitateak argitaratzen duen Minor Bilduma izenekoaren zortzigarren uzta. Bilduma horretan, lege testuak, berbategi juridikoak eta zuzenbidea euskaraz aztertu eta lantzeko bestelako lanak jasotzen dira. Lan-ildo horri jarraipena emateko asmoarekin, irakurleak esku artean du eremu juridikoan ohikoak diren latinezko esamoldeei buruzko lana, hain zuzen ere, euskararen ikuspuntutik abiatuta. Mundu juridikoan erabilitako latinezko adierazpen garrantzitsuenen zerrenda aurkezten da, zazpiehun sarrera inguru, eta euskaraz duten esanahia azaltzen da; oro har, hitzez-hitzezko itzulpena ematen da, izan ere, hori nahikoa izaten da irakurlea esamoldearen zentzuaz jabetzeko. Amaitzeko, gaiari buruzko bibliografia orokorra eskaintzen da.
Llegir més - Enquadernació Butxaca
- ISBN13 9788498303490
- ISBN10 8498303494
- Pàgines 92
- Any Edició 2012
- Fecha de publicación 30/05/2012
- Alto 170 mm
- Ancho 120 mm
- Peso 110 g
Ressenyes i valoracions
Latinezko Esamolde Juridikoak
- De
- |
- Universidad de Deusto (2012)
- 9788498303490



