Detalls del llibre
Gerra Zibilak erabateko etena ekarri zuen euskal kulturara. Dena dela, gerra-garaia ez zen basamortua izan ikuspuntu kulturaletik. Oso baldintza txarretan bazen ere, ekimen eta estrategia kulturalak bultzatu ziren, artelanak sortu ziren, literatura egin zen, kulturari buruzko erabakiak hartu ziren, eta egitasmo kultural eta artistikoak jarri ziren martxan. Horrez gain, kulturaren inguruko eztabaidak ere izan ziren. Artisten eta intelektualen eta Eusko Jaurlaritzaren arteko loturak ere indartu zituen gerrak. Liburu honetan, Gerra Zibilean euskal kulturaren ikuspuntutik bultzatu ziren ekimenak, hartu ziren erabakiak eta garaiko kultura sortzaile eta eragileen lanak eta kezkak aztertzen dira, hain zuzen ere, gerra-garaiko kultur bizitza hobeto ezagutzeko helburuarekin. Liburu hau idatzi dugunontzat garrantzitsua da Gerra Zibilean euskal kulturaren ikuspuntutik eman ziren (eta/edo eman ez ziren) pausoak eta garaiko kultura sortzaile eta eragileen lanak ahanzturatik ateratzea. Are gehiago, kontuan izanda 2026an 90 urte betetzen direla Gerra Zibila hasi zela.
Llegir més - Autor/s JUARISTI LARRINAGA, PATXI/ZABALONDO LOID
- ISBN13 9788413196961
- ISBN10 8413196965
- Pàgines 496
- Any Edició 2025
Ressenyes i valoracions
KULTURA GERRA ZIBILEAN 1936 1939
- De
- PATXI/ZABALONDO LOID JUARISTI LARRINAGA
- |
- UNIV.PAIS VASCO (2025)
- 9788413196961



