Detalls del llibre
Zack Clarkek zonbi-izurritearen gauean bizirik irautea lortu du. Haren lagun minak, Ricek, eta bigarren hezkuntzako neskarik politenak, Madison Miller-ek, Zackekin batera bizirautea lortu dute, baina amesgaiztoa ez da bukatu!. Garuuuunak!!! Munstroen izurritea ziztu bizian ari da hedatzen, eta denbora bukatzen ari zaie. Ricek uste du gaixotasunaren jatorria aurkitu duela, Madison sendabidearen gakoa izan liteke, eta Ozzie, zonbi-ehiztaririk berriena, institutu batean, aireportu batean nahiz Etxe Zurian zonbien kontra borrokatzeko prest dago. Zonbi-ehiztariek herrialdea piztia burmuin-irensleengandik salbatu ahalko dute? Ala Ameriketako Estatu Batuak Zonbien Estatu Menperatuak bihurtuko al dira? Zonbiak aurrean, zonbi-ehiztarien abenturen bigarren liburua, gaztetxoentzako zonbi umorez josita dator, marrazki barregarriak ditu ia orrialde guztietan, istorioak erritmo bizian egiten du aurrera, atalak akzioz beteta daude.
Llegir més - Autor/a John Kloepfer
- ISBN13 9788433027283
- ISBN10 843302728X
- Pàgines 224
- Any Edició 2014
- Fecha de publicación 01/09/2014
- Alto 200 mm
- Ancho 130 mm
- Peso 250 g
Ressenyes i valoracions
Kontuz, zonbiak aurrean!
- De
- John Kloepfer
- |
- Desclée De Brouwer (2014)
- 9788433027283



