Detalls del llibre
àeta hain zuzen ere kiribilean egindako bidaia bat da irakurleak liburu honetan topatuko duena. Miguel Cervantes idazlearen heriotzaren laugarren mendeurrenaren aitzakian Kixotek gurutzatutako lurrak gurutzatzea izan da helburua, eta, literatura modernoaren iturburu nagusietariko bateraino heltzen saiatzerakoan, bidean ezinbestean korapilatuz joaten dira literatura eta errealitatea. Kaleak eta liburuak, historia eta kondaira, errealitatea eta fikzioa, bi plano horiek uztartzen diren puntu zehatz horren bila egindako bidaia bat kontatzen du eskutan duzun lanak, eta, testuan aurrera egin ahala igarriko duzunez, kiribiletan baino ezin dira neurtu puntu horretaraino heltzeko egin behar izandako distantziak. Eta, beraz, topatu ote dudan Kixote. Galdera zintzo egin didatenetan, orain arte ez dut jakin nola erantzun, egia esanez gero, jendeak zorotzat hartuko ninduen beldur izan naizelako, niri ere, lo faltak eta gehiegi irakurtzeak garuna idortu balidate bezala. Baina, Borgesen fikziozko espiral horietariko baten barruan bageunde bezala, hauxe da egia: Kixoteri begietara begiratzera heldu naizen tarte laburretan, benetan gu geu une horretan garena da bertan islatuta ikusi dudan bakarra.
Llegir més - Enquadernació Butxaca
- Autor/a IÑIGO ASTIZ MARTINEZ
- ISBN13 9788490276709
- ISBN10 8490276706
- Pàgines 112
- Any Edició 2016
- Fecha de publicación 01/11/2016
- Alto 210 mm
- Ancho 165 mm
- Peso 300 g
Ressenyes i valoracions
Kixotenean
- De
- IÑIGO ASTIZ MARTINEZ
- 9788490276709



