Detalls del llibre
Zergatik egin behar dugu beti nagusiei sudur puntan jartzen zaiena? Gure ama sarjentuak erabaki du, aurten, Otxanten igaro behar ditugula oporrak, aitona-amonak zaintzen. Tximeleta bat basamortuan baino gehiago aspertuko naiz, hemen umeak koadroetan baino ez direlako existitzen. Hori uste nuen jauregikoak euren ume bereziarekin etorri direla entzun dudan arte. Amonak esan dio amari, sekretuan. Eta ez dute ni jauregira hurbiltzerik nahi. Ba hainbeste misteriorekin jakin-min itzela piztu didate. Gainera, hezur-haragizko beste ume bat ere azaldu da herrira. Martetik etorri dela ematen du; ez dit esan ba Otxante polita dela. Bueno, polita ez dakit, baina ospetsua bihurtu dugu azkenean. Jakin nahi zergatik?
Llegir més - Autor/a MARIBEL AIERTZA REMENTERIA
- ISBN13 9788491062622
- ISBN10 8491062629
- Pàgines 72
- Any Edició 2016
- Fecha de publicación 11/11/2016
- Alto 195 mm
- Ancho 130 mm
Ressenyes i valoracions
Jauregiko sekretua
- De
- MARIBEL AIERTZA REMENTERIA
- 9788491062622



