Detalls del llibre
Munduan aurrekaririk gabeko pandemia bat zabaltzen delarik, nor aproposagoa Slavoj Äi?ek esloveniar filosofo zirikatzailea baino izurriaren atzeko esanahiak bistaratzeko, horren paradoxa xelebreekin lilurarazteko eta ondorioen sakontasunari buruz espekulatzeko? Hori guztia, gainera, irakurlea izerdi patsetan eta arnasestuka uzteko moduko idazkera bizian. Gaur egun, maitasun keinurik handiena maitatuarengandik urrun egotea bihurtu zaigu; urtetan zerbitzu publikoak basaki murriztu dituzten gobernuak dirutza konjuratzen hasi dira bat-batean; komuneko paperak harribitxirik preziatuenaren pareko salgaia dirudi; egoera horretan, Äi?eken aburuz, komunismo molde berri bat izan liteke bide bakarra mundua barbarismoan erortzea saihesteko. Ohikoa duen kemenaz eta herri-kulturaren analogiak baliatuz (orriotan, Quentin Tarantino eta Kamila Shamsie alboz albo ari dira Hegel eta Marxekin), Äi?ekek krisiaren argazki kitzikatzaile eta zorrotza ematen du, bai eta -pesimismoaren birusa zabaltzen ari den honetan- irakurketa itxaropentsu bat ere.
Llegir més - Autor/a Slavoj Zizek
- ISBN13 9788418252150
- ISBN10 8418252154
- Pàgines 144
- Any Edició 2020
- Fecha de publicación 22/07/2020
- Idioma Castellà
- Alto 190 mm
- Ancho 120 mm
- Peso 160 g
Ressenyes i valoracions
IZUrriA! (Pandemia) (Castellà)
- De
- Slavoj Zizek
- |
- Txalaparta, S.L. (2020)
- 9788418252150



