Detalls del llibre
Behin batean bazen herri bat, eta herri horretan printzesa bat zegoen lo, eta, usadioak dioenez, printzesa iratzartzea lortzen duena berarekin ezkonduko da, eta errege izango da. Baina printzesa iratzartzeko, ipuin bat esan behar... Europako etxerik nagusietako printzeak etorri dira herrira, nork bere ipuina kontatzera, printzesa iratzarri nahian denok ere. Herriak alkatea ere badu, ordea, errege izan nahi duena, gainera; eta horretarako mila trikimailu erabiliko ditu printzeen lana eragozteko. Eta, herri guztietan bezala, badira bi maitale, Joanes eta Justina, printze eta printzesa; gizon-emakumerik arruntenak printze-printzesa bihurtzen baititu maitasunak. Hori guztia kontatzen du Felipe Juaristik, poesiaren zordun den prosa batez, fantasiarekin batera, errealitatetik harantzago eta ametsaren esparrutik gertu dagoen mundua euskal irakurlearengana ekarriz.
Llegir més - Enquadernació Butxaca
- Autor/a Felipe Juaristi
- ISBN13 9788495589514
- ISBN10 8495589516
- Pàgines 280
- Any Edició 2002
- Fecha de publicación 01/01/2002
- Alto 190 mm
- Ancho 120 mm
- Peso 380 g
Ressenyes i valoracions
ITZARRI NAHI EZ ZUEN PRINTZESA
- De
- Felipe Juaristi
- |
- Alberdania (2002)
- 9788495589514



