Detalls del llibre
Batetik, hitza sarritan higatuta edo manipulatuta dagoelako eta, bestetik, hitza batzuetan nahikoa ez delako idatzi dut poema liburu hau, hori dela-eta hitzen isiltasuna entzuten aritu naiz eta isiltasunez betetako egoerei heldu diet. Horretarako irudi, kolore eta sinboloen bidea egokia suertatu zait. Zenbait bertso idazteko garaian bizi-esperientzietatik abiatu naiz. Denborak eta oroimenak utzitako aztarnak zein arrakalak ere aurki daitezke liburuan zehar.Hor dago bihotza dike lehorrean,gontzak zuztarretik ateratako atea,ozta-ozta arnasa hartzen duen harri-lubeta.Kontainer margotua ere badela esango luke baten batek,uretan behera doan zerbaitenbalatzeko paperean bilduta.Begirada itsua da frontoi bateko paretaren kontra,hainbeste dragatzeagatik eta hainbeste zubi zeharkatzeagatikjadanik hanka nekatuak dauzkana.Nahiz eta azkenetan egon,kostazainarena egiten dihardu.
Llegir més - Enquadernació Butxaca
- Autor/a Amaia Iturbide
- ISBN13 9788491096528
- ISBN10 8491096523
- Pàgines 96
- Any Edició 2021
- Fecha de publicación 03/05/2021
- Alto 205 mm
- Ancho 130 mm
- Peso 160 g
Ressenyes i valoracions
Isiltasunaren ildoetan
- De
- Amaia Iturbide
- |
- EREIN (2021)
- 9788491096528



