Detalls del llibre
Bitan bakarrik agertzen da itsaso hitza liburu honetan, urrutiegi dago bertako pertsonaientzat, ezezaguna zaie beharbada. Bizi dituzten paradisu edo infernu txikien begira eta mendean daude, Bibliako heroiak bezala. Hala ere, liburu osoa itsaso hurbila da; uhinen itxura hartuz, irakurleari hurreratzen zaio berak bakarrik dakien bezala: erasoka hasieran, azkenean lehertzeko plaia bero baten gainean, irakurlearen arimaren erdi-erdian. Itsasoa da-eta erretzen duen hareatza, eta kapitulu bakoitzak haize beroaren moduan eskulpitzen ditu dunak. Ibai nekatua da, ezer baino lehen sosegu eta deskantsua, ozeanoaren laztana irrikatzen duena. Hori guztia da edo izan daiteke nobela hau, edergarri guztien lorategi galdu haren moduan. Edo nahi baduzue, oihan itsu eta iluna, hitzen katearen handitasunak itzalez margotzen duena. Eta ezari-ezarian amaiera aldean defentsarik gabe, suspiriotan, argi mutu bati sartzen uzten diona, eta orduantxe konturatzen gara aurrean dugun guztia beste argi batez ikusten dugula. FELIPE JUARISTI
Llegir més - Autor/a Pako Aristi
- ISBN13 9788497463966
- ISBN10 849746396X
- Pàgines 176
- Any Edició 2007
- Fecha de publicación 25/10/2007
- Alto 190 mm
- Ancho 125 mm
- Peso 160 g
Ressenyes i valoracions
Irene (Tempo di Adagio)
- De
- Pako Aristi
- |
- EREIN (2007)
- 9788497463966



