Detalls del llibre
"Lurralde miresgarririk, amesgarririk ikusi nahi baduzu, zoaz Indiara", esaten digu egileak liburuaren hasieran. India sagaratua, India misteriotsua, fakirren, Budaren, behien, kasten lurraldea, zeruaren ederra eta infernuaren latza elkartzen dituen herria; mendebaldeko gure zibilizazio praktiko eta moderno honen guztiz bestelakoa. Hindi hizkuntza ikasteko asmoz joan zen Gotzon Garate Indiara: Ahmedabad, Ranchi, Kalkuta, Bonbai, New Delhi, Varanasi eta beste hainbat bazter ezagutu zituen bertan. Baina batez ere jendea, jendea, jendea: talde handiak, samalda izugarriak nonahi pilaturik; gizarte zabal, ñabar, askotariko horren barruan, ordea, pertsonak daude: hezur-haragizko gizon-emakumeak, beren poz eta atsekabeekin, beren ohitura eta beren gorabeherekin. Jendearen istorio eta bitxikeriekin osatu du egileak liburu hau, Indiaren alderdi harrigarria marrazten diguna; ez da hor makurkeriarik falta, hala nola emakumeen bazterketa, haurren miseria edo kasten arteko arrazakeria, baina ilun horrek berezkoa du argia ere: bizi-pozez eta bihotz zabalez hornituriko Indiako gizateria.
Llegir més - Autor/a GOTZON GARATE GOHIARTZUN
- ISBN13 9788483317679
- ISBN10 8483317672
- Pàgines 232
- Any Edició 2001
- Fecha de publicación 01/01/2001
- Alto 215 mm
- Ancho 140 mm
Ressenyes i valoracions
India harrigarria
- De
- GOTZON GARATE GOHIARTZUN
- |
- ELKARLANEA (2001)
- 9788483317679



