Detalls del llibre
Iñaki Perurena gizon polifazetikoa, mirestua eta maitatua da. Leitzarra, batez ere, harri-jasotzailea da, Euskal Herriko harri-jasotzailerik ospetsuena. Harria izan du bizitzako bidelagun, eta oraindik ere hari emana bizi da, zoriontsu. Baina harakina ere bada, eta abeltzaina, aktorea, bertsozalea, historiazalea, eskulturagilea…, Hamaika zereginetan aritua da, eta guztietan txukun, dotore, duintasunez. Leitzarra, gainera, etorri handiko gizona da, argia, azkarra, zentzuduna eta sentibera. Hori dena kontuan hartuz, begi-bistakoa da: elkarrizketa luze eta sakona merezi duen pertsonaia dugu. Liburuak horixe eskaintzen du lehen zatian. Bertan, Perurenak bere bizitzaren errepasoa egiten du, hainbat gairi buruzko iritzia ere emanez: kirola, komunikabideak, euskara, Nafarroa, Euskal Herria…, Bigarren zatian, Iñaki ongi ezagutzen duten lagun batzuen testigantza bildu dugu, leitzarraren erretratua osatzeko balioko duelakoan.
Llegir més - Enquadernació Butxaca
- Autor/a FERMIN ERBITI ZABALTZA
- ISBN13 9788491724094
- ISBN10 8491724095
- Pàgines 160
- Any Edició 2024
- Fecha de publicación 01/01/2024
- Peso 340 g
Ressenyes i valoracions
IÑAKI PERURENA
Harria bidelagun
Llegir més - De
- FERMIN ERBITI ZABALTZA
- |
- Pamiela argitaletxea (2024)
- 9788491724094



