Detalls del llibre
Eleberri labur hau 1898-1899an idatzi zen, eta, lehenik atalka argitaratu ondoren, 1902an plazaratu zen liburu gisa. Egileak gaztetan Belgikaren mendeko Kongon egindako bidaian hartzen du inspirazioa, Leopoldo erregeak ustiaturiko kolonia hartako krudelkeria salatzeko. Marlow marinelak egindako ibilbidearen kontakizunaren azpian, berriz, giza emozioei buruzko azterketa konplexu bat garatzen da, Conraden gai obsesiboetako batzuk azaltzen dituena, hala nola gizakiaren bakardadea, haren borroka izadiaren indar kontrolaezinen aurka, kezka moralakà Irudi trinkozko deskribapenetan oinarrituz, eldarnio eta haluzinaziozko mundu batera garamatza, giro itogarri batean. Aurrerabidearen ideia zalantzan jartze horrek eta anbiguotasun horrek bihurtzen dute nobela hau XX. mendeko literaturaren aitzindari, abiaburuko abentura hutsa gainditurik.
Llegir més - Autor/a Joseph Konrad Korzeniowski
- ISBN13 9788490273012
- ISBN10 8490273014
- Pàgines 140
- Any Edició 2014
- Fecha de publicación 01/11/2014
- Alto 195 mm
- Ancho 130 mm
Ressenyes i valoracions
Ilunpeen Bihotzean
- De
- Joseph Konrad Korzeniowski
- 9788490273012



