Detalls del llibre
?Hori zen dena? esaten da bitan ipuinotan. Bi ahots ezberdinetan.Biak emakumezkoenak, narraziootako pertsonaia guztiz gehienak bezala. Eta balio desberdinekin esaten da bietan. Batean, abisu baten itxiera da. Bestean, aldarria, bizitza berri baterako atea irekitzeaz batera esana.Hamasei dira liburu hau osatzen duten piezak; 15+1, hobe esanda (eta irakurleak berehala antzemango du zergatik). Hamasei giro, hamasei mundu, eta bilaketa bakarra: egunerokotasunaren ifrentzuaren eta pitzaduren berri ematea irakurleari. Xalo-xalo batzuetan, maltzurki bestetzuetan, ironiaz maiz, barrez zein serio, bero nahiz epel, sekula ez hotz. Eta beti dirdiraz eta bizi-bizi.Labandibar kontalaria da senez, eta lañotasun landu batez laguntzen dio irakurleari literatura eta bizitzaren arteko muga ez beti zehatzetan barrena.
Llegir més - Enquadernació Butxaca
- Autor/a GOIATZ LABANDIBAR ARBELAITZ
- ISBN13 9788498685244
- ISBN10 8498685249
- Pàgines 82
- Any Edició 2019
- Fecha de publicación 19/09/2019
- Alto 205 mm
- Ancho 140 mm
- Peso 120 g
Ressenyes i valoracions
Hori zen dena
- De
- GOIATZ LABANDIBAR ARBELAITZ
- |
- Alberdania (2019)
- 9788498685244



