Detalls del llibre
1936ko Gerran ibili eta gero, II. Mundu Gerraren amaieran Frantzian desagertutako Jose Bermejo aitona miliziano anarkistaren arrastoaren bila hasten da haren biloba Bakartxo. Inoiz ezagutu gabeko aitona hari idatziko balio bezala, bilaketaren gorabeherak, ezusteko aurkikuntzak eta horiek sorturiko zalantzak kontatzen dizkigu eleberriak; horiekin batera, familiaren historia berreraikiko du narratzaileak, baita hainbat gogoeta harilkatu ere: sekretuaz, isiltzeaz, bizitza berri bat hasteaz, zaharra ahazteazà Kazetaritzan ibilbide luzea duen arren, hauxe du Garbiñe Ubedak lehen saialdia fikzioaren munduan, eta azpimarratzekoa da testuaren kalitatea, estilo landu eta dotorea, baita pertsonaien taxuera ñabarduraz betea ere. Ondarroako Udalak eta Elkar argitaletxeak antolatutako Augustin Zubikarai beka-sariaren irabazlea izan zen nobela-proiektu hau.
Llegir més - Enquadernació Butxaca
- Autor/a Garbiñe Ubeda Goikoetxea
- ISBN13 9788490271025
- ISBN10 849027102X
- Pàgines 132
- Any Edició 2013
- Fecha de publicación 01/10/2013
- Alto 215 mm
- Ancho 140 mm
Ressenyes i valoracions
Hobe isilik
- De
- Garbiñe Ubeda Goikoetxea
- 9788490271025



