Detalls del llibre
Egia unibertsal eta eztabaidagabetzat hartzen direnetako asko gezur interesatuak edo gaizki-ulertu zabalduak izaten dira maiz (biak batera, gehienetan). Halako zerbait gertatzen da nazioaren kontzeptu aleman eta frantses direlakoekin: lehena erromantikoa eta bigarrena liberala (iritzi orokortu horren arabera); bata odolean, hizkuntzan, ohituretan oinarritua, eta bestea lurralde berean bizi diren gizonemakumeen borondate komunean, omen. Uste horren jatorri eta bilakaera aztertu du Joxe Azurmendik, bereziki Ernest Renan pentsalari bretoiaren idatziak arakatuz, baita XIX. mendeko intelektual frantses eta alemanen arteko polemika ugariak ere. Arraza, historia eta nazioaren arteko harreman konplexu eta askotarikoak xehekiro miatuaz, ideia horien garapen eta eragin zabala ikusiko dugu, baita Europaren bi mendeko historian utzi duen arrasto sakona ere: nazionalismoak, gerrak, inperialismoa, arrazismoaà
Llegir més - Enquadernació Butxaca
- Autor/a Joxe Azurmendi Otaegi
- ISBN13 9788490272978
- ISBN10 8490272972
- Pàgines 632
- Any Edició 2014
- Fecha de publicación 01/11/2014
- Alto 240 mm
- Ancho 170 mm
Ressenyes i valoracions
Historia, arraza, nazioa
- De
- Joxe Azurmendi Otaegi
- 9788490272978



