Detalls del llibre
Ume batzuen ileak loak hartuta daude, beste batzuenak kizkurtuta, ile batzuk gariaren antzekoak dira, beste batzuk lainoaren modukoak. Batzuen larruak lurraren kolorekoak dira, gero eta gehiago dira ostadarraren koloreak. Haize kolorea, euri kolorea, trumoi kolorea, sandalo kolorea «Heldu garen guztiak» liburuak ume aniztasuna aurkezten du, eskola egun batean, jatorri oso diferenteko haurrak elkartzen dira elkarri lagunduz ikasten modu zoriontsu batean, jokoak, abestiak, zaporeak eta dantzak konpartituz Aniztasun hori nabarmena da ikasleen fisonomia eta kolorean, bakoitzak badu bere ama-hizkuntza eta bere herri ohitura. Antonio Rubiok aberastasun hori lerro eder eta bereziz gaztelaniaz sortutakoa, Joseba Sarrionandiak maisuki ekarri du euskarara eta gure inguruetara. Ikasgela honetan, Asiako, Afrikako, Ameriketako, Zentroeuropako umeak biltzen dira. Paralelismoa proposatzen da, itsasoko arrain bidaiariekin edo zeruko hegazti migranteekin konparatzen da haien askatasuna, ez baitu mugarik. Mundu elkartuago eta igoalitarioagoaren aldeko kantua da hau, eta Maria Girónen ilustrazio ederrekin osatzen da. Aniztasunak paleta kromatiko baten antza hartzen du. Eszenak dinamikoak dira, perspektiba diferentekoak, erretratuak errealistak eta adierazkorrak diren artean.
Llegir més - Autor/a Antonio Rubio
- ISBN13 9788491722847
- ISBN10 849172284X
- Pàgines 32
- Any Edició 2022
- Fecha de publicación 29/08/2022
- Audiència Infantil / Juvenil
- Rang Edat d'interès, anys Des de 4
Ressenyes i valoracions
Heldu garen guztiak
- De
- Antonio Rubio
- |
- Pamiela argitaletxea (2022)
- 9788491722847



