Detalls del llibre
Esaten dute memoria garela. Oroitzapenik gabe ez ginatekeela, horiek egiten gaituztela. Gogoratzen duena, beraz, bizi da, badu etxe bat, oraina, gizatasuna. Ariketa ezin sanoagoa da. Nahiz batzuetan gerta daitekeen zaurgarria. Hain zuzen, memoria ariketa bat da Gogoan dut liburua, pertsonala, intimoa, ezer ezkutatzen ez duena. Joe Brainard, Georges Perec edota Joseba Sarrionandiak ibilitako bidetik, printza labur, kolpe zuzen, pasarte jakingarriak bilduz osatzen da idazlearen biografia. Gogoratu bezala daude oroitzapenok, auskalo hala gertatu zen dena; baina ez daude ederretsita, edo nahitara aldatuta, fikzioaren legeek ahalbidetzen dituzten tranpak erabilita. Dena jaso da memoriak jaulki duen gisara. Eta, azkenerako, oroitzapenez oroitzapen, ariketa pertsonala zena, ez ote den bilakatzen garai, giro, belaunaldi oso batena.
Llegir més - Autor/a ARITZ GALARRAGA
- ISBN13 9788491722199
- ISBN10 849172219X
- Pàgines 144
- Any Edició 2021
- Fecha de publicación 19/04/2021
- Alto 190 mm
- Ancho 130 mm
- Peso 170 g
- Audiència General / Comerç
Ressenyes i valoracions
Gogoan dut
- De
- ARITZ GALARRAGA
- |
- Pamiela argitaletxea (2021)
- 9788491722199



