Detalls del llibre
Ezagutzen dituzu euskal hiriak? Gasteizen barrena bisita gidatua egiteko proposamena da hau. Gidariak Gipuzkoatik iritsitako lagun-taldearekin batera korrituko ditu Gasteizko kaleak, eraikinak, parkeak, plazak, artelanak, hilerriak, tabernak, museoak, auzoak, historia puskak eta istorio osoak. Asteburu bakarrean hiri berdea goitik behera ezagutzeko aukera eskaintzen digu. Bilduma berean daude Baiona, Bilbo, Donostia, Donibane Garazi, Iruñea eta Maule-Lextarreko gidak. ARIAN Irakurgai mailakatuen bilduman ipuin, nobela eta testu periodistikoak biltzen dira, A1, A2, B1 eta B2 mailetara egokituta. Liburu guztiek dute audio-liburua testu idatziarekin batera, ulermena lantzeko ariketak eta hiztegi laburra.
Llegir més - Enquadernació Butxaca
- Autor/a Patxi Zubizarreta
- ISBN13 9788490279502
- ISBN10 8490279500
- Pàgines 64
- Grosor 10 mm
- Any Edició 2019
- Fecha de publicación 16/09/2019
- Alto 210 mm
- Ancho 150 mm
- Peso 160 g
- Audiència General / Comerç
- Rang Edat d'interès, anys Des de 16



