Detalls del llibre
Buruko osasun ona sustatzeko funtsezko urratsak dira haurrei beren sentimenduak ezagutzen eta kudeatzen laguntzea, autoestimu ona eraikitzen laguntzea eta guztiok desberdinak baina garrantzitsuak garela ulertaraztea. Horretara dator bilduma hau. Arreta handiz diseinatutako teknika eraginkor eta jarduera eginerrazen bidez, ongizate emozional ona eraikitzeko baliabideak eskaintzen ditu, guraso zein irakasleentzat, bereziki, tresna oso lagungarria bihurtuz. 6 urtetik gorako haurrei zuzendutako liburu hauek eskoletan probatu dira, emaitza arrakastatsuekin! Sinopsia: Konfiantza muskulu baten modukoa da. Zenbat eta gehiago landu orduan eta sendoagoa. Hala, guztion konfiantzari mesede egin diezaioke entrenamendu pixka batek, gihar hori garatu eta indartzeko. Liburu honetako teknika eraginkorren bidez, haurrek konfiantzaz jarduteko pausoak emango dituzte. Liburu honetan, hainbat jarduera daude, hala nola kolokan dauden lagun-harremanak kudeatzen ikasten laguntzekoak, hutsegiteak onartu eta ikasketatzat hartzekoak, aldaketei aurre egitekoak; guztiak ere, haurrak zer egiteko gai den ezagutu dezan diseinatuak!
Llegir més - Enquadernació Butxaca
- Autors BETH COX, NATALIE COSTA
- ISBN13 9788498439779
- ISBN10 8498439779
- Pàgines 32
- Any Edició 2022
- Fecha de publicación 22/10/2022
- Alto 240 mm
- Ancho 215 mm
Ressenyes i valoracions
Garatu zure konfiantza
- De
- BETH COX, NATALIE COSTA
- |
- Ttarttalo (2022)
- 9788498439779



