Detalls del llibre
Estilo berri bat dakar Arantxa Iturbek: freskoa, bixia, lotsagabea. Bere ipuinak azkarrak dira, arinak, ironikoak; gizon-emakumeen arteko harremanen ikuspegi berezia eskaintzen dute, umoretsua eta aldi berean sakona, eta ahaztu ezina da bertan agertzen diren emakumezkoen antologia: gazte eta zaharrak, alai edo tristeak, kaskarin ala samurrak, baina beti maitagarriak. Ipuinak asmatzeko izugarrizko irudimena erakusten du Iturbek bere lehenengo liburu honetan, eta horrekin batera ahozko euskara bizia; ez ordea Joanesen baserriko iturritik hartua, baizik eta gaurkoa eta kalekoa. Izango du zerikusirik horretan egilearen irratilari-ofizioak, kontakizun hauek irakurtzean sarritan irudituko baitzaizu belarrira hizketan ari zaizula norbait, istorio txiki eta gaxiak kontu-kontari.
Llegir més - Autor/a Arantxa Iturbe Maiz
- ISBN13 9788497838450
- ISBN10 8497838459
- Any Edició 2010
- Fecha de publicación 01/05/2010
Ressenyes i valoracions
Ezer baino lehen
- De
- Arantxa Iturbe Maiz
- |
- Elkar (2010)
- 9788497838450



