Detalls del llibre
?Euskaltzaleen Jainkoa hil behar dugu? idatzi zuen Rikardo Arregik, 1967an. Zer esan nahi zuen, ordea, euskaltzale eta jainkozale baten eztarritik ateratako oihu hark? Zein Jainko, zein fede-klase hil nahi zuen Arregik? Gizakia aske eta burujabe izaterik nahi ez zuen Jainkoa; berrehun bat urtean, gutxienez, ?euskaldun ona? izateko modu bakarra arautu zuen fede-klasea: euskalduna baserritar, Elizaren esaneko otzan eta modernitatearen etsai izan behar zuela agintzen zuen fedea. Hil beharreko Jainko beldur zale horren erradiografia zehatza egiten da liburu honetan. Integrismo katolikoaren garairik ilunena marrazten da, iturrietan edanik, izuaren zuztarretaraino bidaia eginez. XVIII-XIX. mendeetako Euskal Herria eta bere giro moral, politiko-ideologikoa da hemen agertzen dena; izan ere, garai hartan joan zen mamitzen ?euskaldun? eta ?fededun? hitzen arteko identifikazioa, ia gaur arte iraun duena ordea.
Llegir més - Enquadernació Butxaca
- Autor/a BELEN ALTUNA LIZASO
- ISBN13 9788495589811
- ISBN10 8495589818
- Pàgines 376
- Any Edició 2003
- Fecha de publicación 29/10/2003
- Col.lecció Saiakera
- Alto 210 mm
- Ancho 150 mm
Ressenyes i valoracions
EUSKALDUN FEDEDUN
- De
- BELEN ALTUNA LIZASO
- |
- Alberdania (2003)
- 9788495589811



