Detalls del llibre
Liburu honen helburua Euskal Herriaren historiaren ikuspegi zabal eta aldi berean guztiz sintetikoa eskaintzea da, modu atsegin eta ulerterrazean eskaini ere. Langintza horretan gogotik saiatu da Iñaki Egaña. Izan ere, egile oparo honek, ikerketan nabarmentzeaz gain, beti erakutsi ditu dibulgaziorako dohain berezi eta joera handia. Denboran barrena proposatzen digun bidaia Historiaurrean hasi eta gaur arte iristen da. Irakurleak geldialdiak egingo ditu Nafarroako Erresuman, Iraultza frantsesean, karlistaldietan edota XX. mendeko gerretan; Eneko Aritza, Elkano, Joana Albret, Pierre Lancre, Zumalakarregi, Facundo Perezagua eta beste pertsonaia askorekin egingo du topo, eta, halaber, bidera aterako zaizkio historiaren hainbat pasadizo ez oso ezagun, protagonista bitxi eta hipotesi berri ere. EUSKAL HERRIAREN HISTORIA LABURRAk bidea erraztuko die gure iragana hobeto ezagutzen hasi nahi dutenei.
Llegir més - Enquadernació Butxaca
- Autor/a Iñaki Egaña Sevilla
- ISBN13 9788471485427
- ISBN10 8471485427
- Pàgines 144
- Any Edició 2013
- Fecha de publicación 01/10/2013
- Alto 220 mm
- Ancho 120 mm
Ressenyes i valoracions
Euskal Herriaren historia laburra
- De
- Iñaki Egaña Sevilla
- |
- Editorial Txertoa (2013)
- 9788471485427



