Detalls del llibre
Batekin eta bestearekin, ia zortziehun hitz daude jasorik Etxauribarko euskal hiztegi honetan. Euskal hiztegi bat esaten dut izenburuan, seguruenik askoz hitz gehiago izanen direlako bertako biztanle nagusiek oraindik erabiltzen edo gutxienez memorian metaturik dituztenak. Eta, gainera, haietako batzuek ez dute euskaran izanen beren jatorria, baina Nafarroako euskal hizkeretako eremuetan ere erabiltzen dituzte oraindik bertakoek.Jasotako hitz guztiak banan-banan azterturik daude eta Nafarroako euskal hizkeren beste eremu batzuetan jasoak diren hitz bildumekin parekatu edo kontrastatu dira.Beste datu soziolinguistiko batzuk ere jasoak daude liburuaren hasieran: euskararen galera Etxauribarren eta, horrekin batera, nola ari den berreskuratzen ezarian-ezarian.Etxauribarko sei udaletako (Etxauri, Ziritza, Etxarri, Bidaurreta, Beraskoain eta Zabaltza) zenbait datu ere jaso dira, herrien izenen zenbait etimologia, esate baterako.
Llegir més - Enquadernació Butxaca
- Autor/a Jose Luis Erdozia Mauleon
- ISBN13 9788491724407
- ISBN10 8491724400
- Pàgines 304
- Any Edició 2025
- Fecha de publicación 01/01/2025
- Peso 610 g
Ressenyes i valoracions
ETXAURIBARKO EUSKAL HIZTEGI BAT
- De
- Jose Luis Erdozia Mauleon
- |
- Pamiela argitaletxea (2025)
- 9788491724407



