Detalls del llibre
Ipar poloko hegoaldean, izotz-zati eta glaziarren azpian dago munduko hazitegirik handiena. Milaka eta milaka hazi daude bertan gordeta, Lurraren lau ertzetan jasotako arroz, gari edo artoenak.Inoiz hondamendi naturalen bat edo gerrateren bat izango balitz ere.Hondamendi natural bat, demagun, ahanztura.Bada, literaturaren hazitegi bat balego, liburu honek bertan beharko luke.Orrialde hauetako lau poematatik gatoz hainbeste eta hainbeste.Txekhov-ek zioen literaturaren historiara poesia bakarrik pasatuko dela.Poeta bakar batzuek dute ahalmena lengoaia literario propio bat sortu eta harekin hizkuntza bera ere multiplikatzeko.Atxagaren mitxeleta, ziutatea, apatrida bezalako hitz eta adjektibo kalifikatiboek eta metafora liluratzaileek betirako zartatua, liburu honen irakurketa obsesibotik hasi nintzen ni idazten.Egun berrirakurrita, bere laburrean, liburu infinitua iruditzen zait.Aipaturiko poemez gainera, pasarte narratibo diferente eta zoragarriz betea.Etiopiak ia mende erdi egin duen honetan, orainetik eta oraindik, «berresan ahal ditu zenbait hitz etorkizunaz ere».ANARI
Llegir més - Enquadernació Butxaca
- Autor/s Atxaga, Bernardo
- ISBN13 9788491099208
- ISBN10 8491099204
- Pàgines 112
- Any Edició 2024
Ressenyes i valoracions
ETIOPIA
- De
- Bernardo Atxaga
- |
- EREIN (2024)
- 9788491099208



