Detalls del llibre
Arrunt saltzaile txarra naiz. Lerro hauetako ene lana, esku artean duzun liburu hau irakurtzekonahia sortzea da. Hasiera batean, "utik" pentsatu dut, edo "ez irakurri" bezalako leloren bat, ukatzendigutenaren aurkakoa egiteko joera omen dugulako. Nik bai bederen.Ez dakidanez gauza aski... eta ez dakidanez aski gauza marketinaren inguruan "ez da idatzi dudanhoberena, baina publikatu didaten bakarra bai" bezalako esaldiak heltzen zaizkit burura, baina,segur aski, txakurrek beren isatsa koskatu nahian itzulika dabiltzanean bezala aritzea da.Buruari itzuli batzuk eman eta gero, izena duten idazleek idatziko luketen horretan pentsatu dut,"itzaleko bide oso bati jarritako argi bat da liburua", edo "ene zati bat utzi dut liburu honetan, enebarne mundua islatzen duen lana da", baina axola ote dizu ene barne munduak? Eta batik bat, izenikez duen idazlerik ba al da?Beste alde batetik, gauza positiboak baino, erakargarriak izan daitezkeenak indartzea bururatuzait, "ez da hain luzea ere, berehala irakurriko duzu", edo "ezetz asmatu nor den hiltzailea"...baina gero ohartu naiz eleberri honetan ez dela hiltzailerik, ala bai? Puff, hau bai lan eskerga...Jendea konbentzitzen txarra izan naiz beti, beraz, nahi baduzu erosi, esku artea duzu-eta...Ikusten, arrunt saltzaile txarra naiz. Ikusten, arrunt saltzaile txarra naiz.
Llegir més - Enquadernació Butxaca
- Autor/a Egoitz Zelaia
- ISBN13 9788490275580
- ISBN10 8490275580
- Pàgines 116
- Fecha de publicación 08/05/2026
- Alto 215 mm
- Ancho 140 mm
- Peso 260 g
Ressenyes i valoracions
Eta galtzen bagara zer ?
- De
- Egoitz Zelaia
- 9788490275580



