Detalls del llibre
Estatuko funtzionarioek lanerako dutená bulego bat. Lan egin edo ikasi ondoren herrira ekartzen zaituen autobusa. Agure-atsoak arratsean jarrita egoten diren kaleko petrila? Eguneroko bizimodua egiten dugun leku horietan, denon baitakoak diren leku horietan, garatzen dira kontakizun hauek, poema narratiboak, kronikak.Aldian behin, ordea, bulego horretako mutil gaztea, harrizko petrileko atso hori,á autobuseko asentuan doan etxekoandrea, bat-batean, tupustean, beraren minera etortzen da, barruko zauria zabaldu egiten zaio: orduan, min horrek eraginda, boz bat askatzen du isiltasuna urratuz. Urratuz, bai, ezen boz horiek arrakalak dira, eten bat ohiko elekan. Eta boz horiek, ukabil itxi airera bihurtuaren eran harro, xuxurla isilean edo ahora jaio gabe bular barruan itoa izan, gauza bera bilatzen dute: jasoak izatea, entzunak izatea, justizia baten aitorpena, kontsolamena, errukia.Gazte hori, atso hori, etxekoandre hori? gu denok gara, eta haien bozak aditzean jabetzen gara geure burua ari garela aditzen, guri ere badagozkigula.
Llegir més - Enquadernació Butxaca
- Autor/a IÑAKI IRAZU
- ISBN13 9788491092285
- ISBN10 8491092285
- Pàgines 144
- Any Edició 2018
- Fecha de publicación 28/03/2018
- Alto 205 mm
- Ancho 130 mm
- Peso 110 g
Ressenyes i valoracions
Errukiaren saria
- De
- IÑAKI IRAZU
- |
- EREIN (2018)
- 9788491092285



