Detalls del llibre
Beti liluratu nau bere poesiaz teorizatzen duen jendeak. Niri kostatu egiten zait, poesia berez sortzen dela iruditzen zaidalako. Hala ere, modu batean edo bestean definitu beharko banu poema liburu hau, desilusio eta aldi berean erresistentziaren poetikaz hitz egin beharko nuke. Desesperantzatik, desenkantutik sortutako bilduma da, «mundua etengabeko gerra batean/ urtzen den bitartean», «The Clash taldearen kanta zaharrak/ patioko esekitokietatik zintzilik./ Nostalgia elastiko beltzetan».Baina itxaropenik gabe bizitzea ez bizitzea bezalakoa baita, etorkizunik ez izateak eragiten duen beldurraren tiraniaren aurkako erresistentzia ere bada orrialde hauetan, eta epilogorik gabe zabaltzen zen poema sortari epilogoa idatzi, oparitu, nahi izan diot, desilusioari ilusioa piztuz, desesperantzari esperantza izpi bat emanez, «gramatika berri bat» idatziz «aditzaren paradigma, sikiera/ egunen batean aldatuko delakoan».Mende luzeetako estigmatizazio erdeinagarriaerrebeldiaz janzten da.Unikornio beltza.Desberdin izatearen beldurrari uko,pribilegioaren harresi zuriak eraitsiz.Harlemen euria ari dueta Berlingo kaleetanemakume beltz batekeguzkiak eta adarbakarrak margotzen dituadreiluzko etxe arraildu bateko horman.
Llegir més - Enquadernació Butxaca
- Autor/a ELENA SANCHEZ FUERTES
- ISBN13 9788491099789
- ISBN10 8491099786
- Pàgines 64
- Any Edició 2024
- Fecha de publicación 01/01/2024
Ressenyes i valoracions
EPILOGORIK GABE
- De
- ELENA SANCHEZ FUERTES
- |
- EREIN (2024)
- 9788491099789



