Detalls del llibre
Eskolara bidean, aitak eta biok argi-itzalen ?eta soinuen? oihan batean barrena egiten dugu aurrera. Piztia-autoak asmatzera jolasten gara: ?Hori Panda bat da. ?Entzun! Kakalardo bat! ?Jaguar bat! Jaguar bat! ?Peugeoten lehoia entzun dudala uste dut Emozioa eta edertasuna, aita baten eta haren alabaren arteko maitasun sakona, eta ikusteko mugetatik harago ikusteko gaitasuna, horiek guztiak agertzen dira liburu honetan. Izan ere, iluntasunean bizitzeak edo ikus-eremu murriztua izateak ez dute zertan bizitza oso baten garapena oztopatu. Eta, pertsonaia hauen kasuan bezala, eskolarainoko ibilbidea zinezko abentura bihurtzen da, non hiria oihan bihurtzen den, izaki basatiak eta soinu liluragarriak eta guzti, edo zebrabide bat ibai emaritsu baten gaineko zubi bilakatzen den. «Ene Itsugidari, Ene Kapitain» liburuak neskatoaren eta haren aitaren arteko samurtasuna eta miresmena transmititzen du, elkarren beharra dutelako ametsez betetako mundu habitagarriago eta ederrago batean segurtasunez ibiltzeko. Elkar zaintzeko beharraz gainera, neskatoaren pentsamenduak, zalantzak eta sentiberatasun berezia ere islatzen ditu. Gonzalo Moure-ren testu eder honetan, elkarrizketa eta narrazio introspektiboa txandakatzen dira hiri bateko agertokian, zein Maria Giro?n-ek piztia basati, samur eta atseginez kolonizatzen duen, animaliok baitira protagonistaren irudimenean bizi diren bidelagun maitagarriak.
Llegir més - Autor/a GONZALO MOURE TRENOR
- ISBN13 9788491721871
- ISBN10 8491721878
- Pàgines 40
- Any Edició 2020
- Fecha de publicación 01/09/2020
- Alto 220 mm
- Ancho 250 mm
- Peso 390 g
- Audiència Infantil / Juvenil
- Rang Edat d'interès, anys Des de 6
Ressenyes i valoracions
Ene Itsugidari, Ene Kapitain
- De
- GONZALO MOURE TRENOR
- |
- Pamiela argitaletxea (2020)
- 9788491721871



