Detalls del llibre
Emakumeen boterea eta komunitatearen iraultza emakumearen askapeneko funtsezko testuetako bat da. Feminismo autonomoaren partaide izan dira, besteak beste, Leopoldina Fortunati, Maria Mies feminista marxista eta, azken bi hamarkadetan bereziki, gurean hain irakurria izan den Silvia Federici. Den-denek erabili izan dituzte Marxen tresnak eta obra historiako eta gaur egungo gizarte-egitura patriarkalak aztertzeko.Dalla Costa eta Jamesen feminismoaren korrontea da 1970eko hamarkadatik aurrera garatu zen feminismo antikapitalistaren ametako bat (Europako ultraezkerreko alderdi troskista eta maoistetatatik zetozen kideekin batera osatua).Etxeko lanek ekoizpenean eta emakumeen gorputzetan duten tokia, etxekoandreena, abortua, klase askapenean emakumeen askapenak duen posizioa, feminismoan klaseak izan behar duena: historiako une zehatz batean idatzitako testu hauek erabateko egunerokotasuna dute, klasikoen potentzia.
Llegir més - Enquadernació Butxaca
- ISBN13 9788410316195
- ISBN10 8410316196
- Pàgines 132
- Any Edició 2025
- Fecha de publicación 01/01/2025



