Detalls del llibre
Amatasunaren instituzioak historian izandako bilakaera aztertzen du Adrienne Richek saiakera literario honetan: Nola ebatsi zaie eskumena ugaltzeko gaitasuna duten pertsonei? Nola jarri zaizkio bitartekariak haurdunaldiari zein erditzeari? Nola desjabetu dira horiei loturiko jakintzak? Nola eraiki da "ama" kontzeptua familia nuklearrean? Feminismoa ongarri, amatasuna ikuspegi sozial, politiko eta ekonomikotik aztertzen du, lau urteko ikerketaren fruitu. Rich bere esperientziatik eta ezagutza pertsonaletik abiatzen da, eta diziplina askotako materialak darabiltza -paleontologiatik psikoanalisiraino eta antzinako historiatik antropologiaraino-; horrela, amatasunaren teoria eta testigantzak zorrotz uztartzen ditu, bereziki zergatiei begiratzeko. Zeren amatasuna bera deskubritzeko baitago oraindik, autorearen hitzetan: «gehiago dakigu arnasten dugun aireaz eta zeharkatzen ditugun itsasoez, amatasunaren esanahiaz baino». Saiakera hau gaiari buruzko oinarrizko erreferentzia bihurtu da, eta, argitaratu zenetik berrogei urte baino gehiago igaro direnean, oraindik ere zentzu askotan da iraultzailea.
Llegir més - Autor/a Adrienne Rich
- ISBN13 9788418252044
- ISBN10 8418252049
- Pàgines 456
- Any Edició 2020
- Fecha de publicación 16/04/2020
- Idioma Castellà
- Col.lecció Gebara
- Alto 215 mm
- Ancho 140 mm
- Peso 570 g
Ressenyes i valoracions
Emakumeagandik jaioak (Castellà)
- De
- Adrienne Rich
- |
- Txalaparta, S.L. (2020)
- 9788418252044



