Detalls del llibre
Esku artean duzun liburu honek, enpresen ekoizpen sistema desberdinak eskaini nahi dizkizu, eta, bertan azalduko diren arazoak direla medio, ekoizpena kudeatzearen garrantzia eta horretarako dauden ereduak nola jorra daitezkeen aurkeztuko dizu. Enpresan, zenbait faktore eraldatzen ditugunean, haien baliagarritasuna areagotzeko, ekoizpen-jarduera bat egiten ari gara, eraldatze-prozesu bat alegia. Ekoizpen-jarduera enpresaren oinarrizko funtzioetako bat da, ekoizpen-enpresetan soilik azalduko dena, industria-enpresetan alegia. Lan honetan xeheki aztertzen dira, besteak beste: ekoizpen¬ sistemaren diseinua, prozesuaren diseinua, ekoizpenaren plangintza, inbentarioen eta izakinen kudeaketa, fabrikaziosistema berriakà Eta arlo hauetako hainbat kontzeptu geureganatuko ditugu: Ekoizpen-plan maisua, MRP I eta II, Lean ekoizpen-sistema, zelula malguak, SMED, Kanban txartelak, Just In Time, TOC Mugapenen Teoriaà Ahalegin berezia egin dugu testuan jorratzen diren kontzeptu teorikoak gaiari buruzko kasuez eta adibide ugariz hornitzeko. Horretaz gain, aztertzen diren kontzeptuak barneratzen laguntzeko asmotan, kapitulu bakoitzaren bukaeran, gai bakoitzarekin lotutako hainbat ariketa proposatu ditugu.
Llegir més - Enquadernació Butxaca
- Autor/a Itziar Gurrutxaga Gurrutxaga
- ISBN13 9788497837613
- ISBN10 8497837614
- Pàgines 160
- Any Edició 2010
- Fecha de publicación 01/09/2010
- Alto 240 mm
- Ancho 170 mm
Ressenyes i valoracions
Ekoizpenaren kudeaketa
- De
- Itziar Gurrutxaga Gurrutxaga
- |
- Elkar (2010)
- 9788497837613



