Detalls del llibre
Euskal literaturan azken urteotan izan diren berrikuntza handienetariko bat albuma izan da. Hitzez eta irudiz osaturiko objektu hibrido, aldakor eta malgua da albuma, bi kodeen irakurketa eskatzen duena bere osotasunean ulertzeko. Liburu honen bidez irakurlea albumen mundura hurbilduko da, liburu ilustratutik albumera dagoen eboluzioa ikusi, albumen lanketan dauden faktoreen berri izan eta haur txikien artean, baina baita helduen artean ere gero eta presentzia handiago duen literatura mota honek dituen ezaugarriak ezagutu. Horrez gain euskaraz azken hamarkadetan egon den iraultzaren nondik norakoa ikusi ahal izango da, kanpoko lanen itzulpenak nolako eragina izan duen euskal merkatuan eta euskarazko sorkuntzan, eta honek izan duen garapena. Horrez gain, hamabi libururen komentarioak egiten dira panoramika eta kritika arloan sakontzeko asmoz.
Llegir més - Enquadernació Butxaca
- ISBN13 9788413196084
- ISBN10 8413196086
- Pàgines 258
- Any Edició 2023
- Fecha de publicación 01/01/2023
Ressenyes i valoracions
EGUNGO EUSKAL ALBUMA
- De
- |
- UNIV.PAIS VASCO (2023)
- 9788413196084



